Sozialista iraultzaileen erakunde internazionala gaituzu, 30 herrialde baino gehiagotan kapitalismoaren aurka borrokan dihardugu, baita ere hark sortutako krisien aurka, krisi klimatikoa eta opresio era guztiak barne. Bat egin gurekin azaroan Glasgowen izango den klimaren nazio-arteko goi bileraren aurka protestatzeko:

https://linktr.ee/SocialistAlternativeForClimate

GLASGOWKO COP26an GUREKIN BAT EGITEKO ESKANEA EZAZU!
GLASGOWKO COP26an GUREKIN BAT EGITEKO ESKANEA EZAZU!

1. Ez dago denbora galtzerik

Klimarekin erlazionatutako hondamendiak sahiestu eta emisioak gutxiagotzeko, azpiegitura, etxebizitza eta zerbitzuetan inbertsio masiboaren alde. Garraio publiko gehiago behar dugu, dohainik eta hobea!

2. “Kapitalismo berdea” gezur hutsa da: Benetako kutsatzaileek ordain dezatela

Super aberats eta enpresentzako zergen alde; lanpostu eta energía berde eta teknologian inbertsioa ordain ditzatela.

3. Lurra eta errekurtsoak ustiapen korporatibo eta inperialistaz babestu

Komunitate indigenen beharrak eta eskubideak ziurtatzeko, bai eta langile guztientzako enplegu-bermea ere izan ahal izateko, oliobideen, baso-soiltzearen eta natura-baliabideen ustiapen inperialistaren proiektuak gelditu behar dira.

4. Sistemaren aurkako greba bateratua – borroka-mugimendu klimatikoa berreraiki

Gazte eta langileen oinarrizko batzorde klimatikoak antola itzazu – Aktibatu zure komunitatea, eskola, lantokia eta sindikatua behetik gora – ekonomia geldiaraziko duten eta benetako aldaketak indartuko dituzten protesta eta greben mugimendu koordinatua eraikitzeko.

5. Plangintza demokratiko sozialista, merkatu kaosik ez

Onuran eta lehian oinarritutako sistema batek ezin du funtzionatu planeta salbatzeko. Isurketak azkar murrizteko eta, aldi berean, denontzako bizitza eta etorkizun duinak bermatzeko, lehenik eta behin, empresa handienen jabetza publikoa izatera pasatzea behar dugu, baita nazioarteko plangintza sozialista demokratikoa ere. Azken finean soilik daukaguna kontrolatu ahal dugu.

6. Kapitalismoak, amalurra eta gure ogibideak suntsitzen ditu

Gizakiak eta natura ustiatzen dituen egungo sistema eraitsita, milioika lanpostu iraunkor eta ondo ordainduak sor daitezke, eta ekonomia berde berri bat eraiki. Hauxe ere baldintza bat da gerrak eta gatazkak amaitzeko eta klima-krisien ondorioz etxetik ihes egin behar duten pertsonei benetako erantzuna emateko.

7. Langileen nazioarteko elkartasuna, lehia nazionalista kapitalistaren ordez

Atzerriko zor guztiak deuseztatu behar dira, eta patenteak teknologia berdetik eta teknologia mediko eta farmazeutikotik baztertu behar dira. Ezagutza, trebetasunak eta baliabideak langileen nazioarteko elkartasunean eta lankidetzan oinarrituta partekatu behar dira.

8. Mundua eraldatu – nazioarteko sozialismoaren alde borrokatu

Kapitalismoarekin, gure planetaren suntsipenarekin eta zapalkuntza mota guztiekin amaitzeko beharrezkoa den aldaketa iraultzailea lortzeko, batu erakunde iraultzaile batekin.- NAS-ekin bat egin.

 

 

 

 

 

 

 

 

Leave comment

Your email address will not be published. Required fields are marked with *.